Urtero legez, aurten ama izandako emakumeak omenduko dituzte uztailaren 20an, domekan, Urdulizen. Baina hori baino lehen, uztailaren 19an, zapatuan, tortilla-txapelketa biziaz gozatu ahalko dute, baita Bidean erromeria jostagarriaz ere! Hala, tripak ondo beteta, domekan, Santa Marina baselizara igo, santuarenganako begirunea erakutsi eta amei aurreskua eskainiko diete. Gero, jaten jarraitzeko aukera izango dute herritarrek, 13:15ean hamaiketako goxoa izango dutelako. 18:00etan , Santa Mariñetik buruhandiakaz jaitsiko dira, eta, 20:00etan, Roberto eta Miren Etxebarriagaz dantza plaza izango dute.
Uztailak 19, zapatua
- 12:00-13:30 Tortilla-txapelketaren izen-ematea.
- 14:00 Tortillen aurkezpena.
- 20:00 Sari-banaketa.
- 20:30 Bidean erromeria.
Uztailak 20, domeka
- 10:00 Txistulariak, zahar-egoitzan.
- 11:30 Urdulizko Andra Mari elizatik Santa Mariñeko baselizara igoera, udal-agintariakaz eta txistulariek lagunduta.
- 12:00 Meza nagusia.
- 13:00 Azken urtean ama izan diren emakumeen ohorezko aurreskua.
- 13:15 Hamaiketakoa.
- 18:00 Santa Mariñetik jaitsiera Antsonekoa plazaraino buruhandi eta dantza taldeakaz.
- 19:30 Saltxitxa-ogitartekoa.
- 20:00 Roberto eta Miren Etxabarriagaz dantza plaza, Antsonekoa plazan.