Adela Andikoetxea, Akaitze Kamiruaga, Begoña Iturriaga, Garbiñe Aio Ugarte, Cristina Garaizar Torrontegi, Mari Karmen Larrauri eta Mari Tere Garataonaindia izan ziren omendu zituzten emakumeak.
Aitortzaz gain, ohorezko aurreskua ere egin zieten, eta, ostean, talo-tailerra, herri-kirolen erakustaldia eta txokolate-jana izan zituzten bertaratu zirenek.