Txiberri Sutan Urdulizen (Bizkaia) ospatzen den rock jaialdia da, musikaren eta giro onaren zaleentzako topagunea. Helburua da rock and rollari sua ematea berriro, euskal zein nazioarteko taldeekin, eta herriko zein inguruko jendea elkartzea musika zuzenean gozatzeko.
2025eko edizioa azaroaren 1ean izango da, eta oholtza gainetik pasatuko dira talde ezagunak eta proposamen berriak. Aurten, Porco Bravo, Nine Pound Hammer, Nevadah, Swamp eta The Clayton arituko dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!