Alberto San Juan aktoreak, film luze eta antzezlan askotako protagonistak, eta Fernando Egozcuek, nazioartean ezagunenetarikoa den konpositore eta gitarra-jotzaile argentinarrak “Todo dice que sí” aurkezten dute, XX mendeko olerkigintza espainiarrari egiten zaion berrikusketa: Salinas, Luis Cernuda, Juan Ramón Jimenez, Gabriel Celaya, Jaime Gil de Biedma, José Agustin Goytisolo, Josep Maria Fonollosa, Angel González…
Aukeratu diren olerkiek ibilbide sentimentala, filosofikoa, umorezkoa eta soziala osatzen dute, baina batez ere bizitzaren baieztapena dira, nahi dugun eran bizitzeko aukera pozgarri eta benetakoen baieztapena, orain garena abiapuntutzat hartuta. Musikariak: Alberto San Juan (ahotsa), Fernando Egozcue (gitarra). Sarrerak 10 eurotan izango dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!