Getxo
Taldeak Areetako Xake eta Algortako Telletxe plazetan batuko dira 20:00etan guztien arteko emanaldia egiteko.
Erandio
Altzaga ikastolako haur zein gurasoak Kantagunearekin batera ibiliko dira Altzagan 18:00etatik aurrera. Ordu berean aterako dira beste hainbat talde Astrabuduan.
Leioa
Goiz zein arratsaldez ibiliko dira taldeak ondoko guneetan: Lamiako, Pinueta, erdigunea, San Bartolome eta Udondo. Urtarrilaren 31ra arte dago izena emateko.
Berango
Eskolako haurrak udaletxera joango dira abestera eta gozokiak hartzera, 11:00etan.
Sopela
Urgitxieta plazan, 12:00etan, edo udaletxeko plazan, 18:00etan, abestu beharko dute taldeek. Otsailaren 3an amaituko da izena emateko epea Kurtzio kultur etxean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!