HIRUKA bertsotan

HIRUKAri bertsoa. Jone Uria. 2015-01-22

Erabiltzailearen aurpegia Hiruka 2015eko urtarrilaren 30a

 

Triangelu batek bere

hiru erpinak ditu-ta,

HIRUKAk ere baditu,

hiru ertz ta hiru punta.

Sarri zuzen, noizbait kamuts,

behar denean zorroztuta;

informaziorik ezin

daitekeelako ezkuta!

Guri hori eskaintzeko

gogotsu dator HIRUKA;

uribekostarrok, beraz,

ezin dezakegu uka

egongo garela behar

bezala informatuta!

                        Jone Uria Albizuri. 

Algorta, 2015eko urtarrilak 22

Erlazionatuak

Agurrak

Erabiltzailearen aurpegia Hiruka 2015 urt 30 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun