Alerta horren aurrean, Getxoko Udalak barne protokoloa du martxan, behar izatekotan zerbitzu teknikokoek gatza bota dezaten udalerriko kaleetan eta, batez ere, aldapak dauden guneetan zein itzalpeko kaleetan; baita izotza egon daitekeen eskailera eta espaloietan ere. Horrez gainera, Udaltzaingoarekiko komunikazioa etengabekoa izango da, gatza behar den tokietan botatzeko. Hala, laguntza hori behar duten auzotar guztiek Udaltzaingoaren telefonora deitu beharko dute: 944 660 202.
Eusko Jaurlaritzak emandako prebentzioko neurriak:
Bidaiatuz gero
• Errepideko egoerari eta eguraldiari buruzko informazioa aurretik eskatu. Euskalmet zerbitzura jo, edota deitu Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako telefonora: 011.
• Eguraldia benetan txarra denean hobe da bidaian ez ateratzea. Ahal dela, erabili garraio publikoa.
• Alabaina, bidaiatzea ezinbestekoa baduzu, ziurtatu pneumatikoak, galgak eta izotz-kontrakoa ondo daudela, kateak eraman beti, erregai-tanga bete eta hartu berokiak. Ahal baduzu, telefonoa eraman beti; are gehiago, bigarren mailako errepideetan gidatu behar baduzu. Neguko pneumatikoak erabiltzea gomendagarria da.
• Poliki ibili, izotz-plakarik balego adi ibili.
• Aurreko autoari tarte handiagoa laga, normalean uzten den tartea baino zabalagoa.
• Ez aldatu noranzkoa tupustean. Bolanteari gozotasunez eragin.
• Izotza dagoen eremu batean sartzean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari bere inertzia hutsez aurrera egiten.
• Izotza edo elur gogorragaz topatuz gero jarri kateak, baita zirkulazioko poliziek agintzen dizutenean.
• Irratia oso lagungarria izan daiteke une oro ondo informatuta egoteko.
Mendira baldin bazoaz
• Hobe litzateke mendiko txango eta ibilaldiak bertan batera uztea. Joanez gero, nondik nora ibiliko zaren esan norbaiti.
• Joan nahi duzun lekurako zer eguraldi-aurreikuspen dagoen jakin, eta kontuan hartu ez dela harritzekoa mendian eguraldia bat-batean aldatzea.
• Eraman ekipamendu eta arropa egokia. Motxilan gehiagorako jan-edanak eraman.
• Aukeratu leku egokia, zure sasoiaren, praktikaren eta lekuaren arabera. Ez eman balio handiegirik zure egoera fisikoari ezta zugaz doazenen egoerari ere, batez ere umeak badira.
• Ahal baduzu ez joan bakarrik, eta ahal izanez gero, eraman telefono mugikorra.
• Aurrez jakin aterpe edo bordak non dauden, tenperatura asko jaitsi, ekaitza hasi edo bestelako arazo meteorologikorik izango balitz ere babestu ahal izateko.
Etxean
• Kontuz ibili berogailu lagungarriakaz (estufa edo sutontziak), ezustekoren bat gerta daiteke eta.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
Elurretan ibilgailuaren barruan geratzen bazara
• Ez atera autotik denboraleak barruan zaudela harrapatzen bazaitu.
• Motorra piztuta eta berogailua jarrita eduki; tarteka, berriztatu airea.
• Saiatu loak ez hartzen.