Urtero legez, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekimen antolatu ditu Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Ospakizunak martxoaren 2an hasi ziren, Sopelan, eta jardunaldiak martxoaren 21era arte luzatuko dira. Tarte horretan, hamaika hitzaldi, tailer, bideo proiekzio eta solasaldi egongo dira eskualdean zehar. Martxoaren 8an egun berezia egingo dute Berangon, 10:30etik aurrera. Ordu horretan, Berangoko Emakumeen Elkarteak herri martxari emango dio hasiera; 13:15ean frontoian bukatuko da. Ordu laurden beranduago, martxoaren 8ko adierazpena irakurriko dute eta 13:45etik aurrera, batukada, kale antzerkia, umeentzako txapa-tailerra eta lunch-a. Egun berean, kontzentrazioa egingo dute Gorlizen 19:00etan, Motan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!