Nazka (Getxo eta Bilbo) alde batera utzita, Adam Giles Levy getxoztarrak urriaren 15ean igoko dira Bilborockeko agertokira, Pelax eta Cowboy's Orchesta (Gipuzkoa) eta Rosy Finch-egaz (Alacant) batera. The Flying Scarecrow sopeloztarrak, Metal atalean joko duten uribekostar bakarrak, ostera, urriaren 16an joko dute, Niketz taldeagaz. Azkenik, Sopela eta Bilboko taldekideak dauzkan Dingos & Flamingos taldeak urriaren 29an edukiko du kanporaketa, La Red Bullet (Nafarroa) eta The Fire Tornados (Zaragoza) taldeakaz batera. Bestalde, 2013an metal kategoriako irabazlea izan zen eta jatorri sopeloztarra daukan Rise to Fall taldea gonbidatu dute urriaren 25ean jotzera.
Musikaren munduko profesional eta adituz osotutako epaimahaiak aukeratuko ditu talder onenak. Final nagusiak azaroan izango dira, Bilborocken bertan: 12an, elektronika eta beste joera batzuetako finala, 13an metalekoa eta, 14an, pop-rock arlokoa.