Ekimen horregaz, Euskal Herrian zehar, herrietan, auzoetan, taldeetan... aurrera eramaten dabiltzan alternatibak eta proiektuak erakutsi gura dituzte. Egunean zehar, Bilboko erdigunea, herri txiki bat bihurtuta, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteko dute.
Gune ezberdinak egongo dira eta martxan dauden alternatibak ezagutaraziko dituzte, jarduera ezberdinen bitartez: berbaldiak, mahai-inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak... Alternatiben Herria ekimenean 146 eragile parte hartzen dabiltza.
Klikatu hemen egitarau osoa ikusteko