Parisko atentatuak gaitzetsi dituzte Uribe Kostan

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 16a, 15:45

Beste herrialdeetako bondardaketak ere gogora ekarri dituzte EH Bildu eta GUKeko zinegotziek.

Getxoko eta Leioako Udalek eta EHUk bat egin dute Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak eta Eudelek egindako deialdiakaz. Hala, bost minutuko kontzentrazio isil bana egin dute eguerdiko 12:00etan, bariku gauean Parisen gertatutako atentatuak gaitzesteko. Getxokoan, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko denen partaideak eta hainbat gizarte eragilek bat egin dute elkarretaratzeagaz; guztira 80 bat pertsona elkartu dira. EH Bilduk eta GUKeko ordezkariek, Parisekoaz gain, Frantziako abiazioak Sirian egindako bonbardaketak kritikatu dituzte. Hori dela eta, munduko hainbat txokotan egindako "biktimen mina" ekarri dute gogora. "Beiruten, Nigerian, Palestinan... Denak direlako gerraren biktimak; bada, eskandalagarria da gerra horiek eragin eta babestu dituztenak, egun, Parisen atentatuen aurrean soinekoak urratzea", adierazi du koalizio abertzaleak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun