Besteak beste, Getxo eta Erandio eta Leioako udalek bat egin dute Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak eta Eudelek egindako deialdiakaz. Hala, bost minutuko kontzentrazio isil bana egongo da gaur eguerdiko 12:00etan udaletxeen aurrean, Bamakoko (Mali) hotel batean pasa den barikuan egindako erasoa gaitzesteko; gutxienez 27 lagun hil ziren atentatu horretan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!