Erandion, berriz, Altzagako Irailaren 23a (12:00etan) eta Astrabuduko Josu Murueta plazetan (13:00) bilduko dira, bertoko hiru emakumeen elkarteek eta Udalak deituta. Leioan, 12:15ean jarri dute hitzordua, Boulevardean, Udalak eta Andrak taldeak. Arrastitako, Areetako Gizatiar elkarteak 19:30ean egingo du elkarretaratzea, Bizkaiko Zubiko plazan;ordu berean deitu dute Algortako Telletxe plazan kontzentratzera Bilgune Feministak, Haziak emakume gazte feministek eta Mujeres con Voz taldeak. Azkenik, Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak 20:00etan hasiko du manifestazioa, Santa Eugenia plazan.