Aurten ere, aurrematrikula-prozesu osoa Internet bidez egin ahal izango da, www.hezkuntza.net helbidean. Bide hau aukeratzen dutenek ez dute, beraz, eskatutako dokumentazioa hautatutako ikastetxera eraman beharrik izango. Pauso hori online egin beharko dute, eta dokumentuak eskaneatuta bidali. Aurrematrikula online egiteko azken eguna otsailaren 4a izango da. Nolanahi ere, izen-emate prozesu osoa ikastetxeetan egiteko aukera ere egongo da, ohi bezala.
"Gozamena da elkarrekin ikastea" izenburupean abiatuko da kanpaina; Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak gaur goizean aurkeztu du Donostian.
Egutegia
- Urtarrilaren 25etik otsailaren 5era: eskabideak eta agiriak aurkeztea (Online eginez gero, azken eguna otsailaren 4a)
- Otsailak 16: eskatzaileen zerrendak argitaratuko dira.
- Otsailak 25: esleitutako plazen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira. Erreklamazioak egiteko epea, martxoaren 9ra arte.
- Martxoak 17: behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Errekurtsoak aurkezteko epea, apirilaren 18ra arte.
- Apirilak 6: bigarren eta hirugarren aukeren zerrendak argitaratuko dira.