Aratusteak 2016

Oraindik badago mozorrotzeko aukera!

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 12a, 13:05

Domekan euskal inauterietako kalejira egin zuten Algortan. © AGURRA DANTZARI TALDEA

Joan den aste akabuan, mozorroz eta kolorez bete ziren Uribe Kostako hainbat herrietako kaleak, aratusteak tarteko; Gorlizen, Leioan, Algortan, Altzagan, Areetan, Astrabuduan, Berangon, Erandiogoikoan, Itzubaltzeta/Romon eta Pinuetan, Getxoko Andra Mari auzoan eta Sopelan egon ziren ospakizunak. Hala ere, aratusteak ez dira oraindik bukatu eskualdean. Algortan, Astrabuduan eta Berangon bigarren asteburua izateaz gainera, Barrikan, Leioako Txorierri auzoan, Lemoizen eta Plentzian aratuste-jaiak ospatuko dituzte. Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du.

Herriz herri

Getxo

2016/02/12
17:00 Umeentzako tailerrak, Algortako San Nikolas plazan.
18:30 Umeentzako txokolatada, San Nikolasen.
19:00-21:00 Umeentzako disko-festa eta dantzaldia, San Nikolas plazan.

2016/02/13
12:00 Talde-argazkiak, San Nikolas plazan.
13:00 Umeen eta gurasoen kalejira fanfarreagaz, San Nikolas plazatik abiatuta.
13:00 Kuadrillen poteo animatua, Algortako kaleetan.
15:00 Kuadrillen mozorro-bazkaria, San Nikolas plazan.
16:30 Bazkaloste animatua.
18:30 Kuadrillen kalejira, San Nikolas plazatik abiatuta, hainbat kaletan.
20:00 Karaokea, San Nikolas plazan.
22:00 Mozorroen sari-banaketa, eta ostean, Dj Bull, San Nikolas plazan.

2016/02/14
11:30 Puzgarriak, San Nikolas plazan.
13:00 Txistor-jana, San Nikolas plazan.
14:00 Kuadrillen txapelketako bideo-muntaia.

Antolatzailea: Algortako Jai Batzordea.

Leioa

2016/02/13
18:30 Disko-festa, Txorierri auzoan. Ondoren, txokolatada egongo da.

Erandio

2016/02/13
18:00 Euskal Herriko Inauteriak, Astrabuduko Jose Andres Mendiguren plazan. Ostean, erromeria eta pintxo-poteoa egongo dira. Antolatzailea: Trabudu Dantzari Taldea.

Berango

2016/02/13
21:00-24:00 Aratusteetako jaia, 1999 eta 2001 artean jaiotakoentzat, Berango-Merana ikastetxeko gimnasioan. Besteak beste, musika, talde-argazkiak, luncha, zezen mekanikoa eta surf-simulagailua egongo dira. BERTAN BEHERA

2016/02/14
11:00 Zuberoako maskarada eta zanpantzarrak, auzoz auzo; Otxandategi taldeak antolatuta.
13:00 Inauterien antzezpena egingo dute, Sabino Arana kalean.

Plentzia

2016/02/13
18:00 Txokolatada, Jai Alai pilotalekuan.
18:30 Magia-emanaldia, Jai Alai pilotalekuan.
19:30 Disko-festa, Jai Alai pilotalekuan.

Urduliz

2016/02/13
22:00 Mozorro-lehiaketa, Basartena tabernan.

Barrika

2016/02/13
17:00-20:00 Makillaje-tailerra eta Alex disko-jartzailea, Elexalde frontoian.
18:00 Mozorro-txapelketa, Elexalde frontoian.
19:30 Txokolatada, Elexalde frontoian.

2016/02/15
18:00 Tostada-lehiaketa, udaletxeko beheko solairuan. Otsailaren 13ra arte (14:00etan) dago izena emateko aukera, kultur etxean.

Lemoiz

2016/02/13
19:00-21:00 Disko-festa, Armintzako frontoian. Mozorro-lehiaketari dagokionez, taberna dene-
­ta­tik pasatu beharra dago, puntuak lortzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun