Gorliz eta Plentziako Euskara Agendarako logotipo bila dabiltza

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 17a, 13:50

Irabazleak logoa aurkeztu beharko du martxoaren 4an Sertutxena aretoan. © KZGUNEA

Gorlizko eta Plentziako udalek, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuagaz batera, Euskara Agenda bateratua martxan ipiniko dute aurten. Bi hilean behin osatuko dute agenda, eta horri irudia jartzeko logo-lehiaketa antolatu dute. Azaldu dutenez, logotipoak herri bien arteko historia eta euskararekiko lotura islatu beharko ditu. Irudiak hilaren 23ra arte, martitzena, bidali ahalko dira, 14:00ak baino lehen. Irabazleak bere logoa aurkeztu beharko du Gorlizko Sertutxena aretoan, 19:00etan, eta 600 euroko saria jasoko du.

Lehiaketara aurkeztutako proposamenak posta arruntez bidali beharko dituzte parte-hartzaileek hurrengo helbideetako batera:

  • Euskara zinegotzigoa, Plentziako Uri Udala, Astillero plaza Z/G. 48620 Plentzia.
  • Euskara zinegotzigoa, Gorlizko Elizateko Udala, Elizako plaza 1. 48630 Gorliz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun