Uribe Kosta Mankomunitateko Drogamenpekotasunari Aurre Hartzeko Zerbitzuak kudeatzen du egitaraua, herritarren artean ohitura osasuntsuak sustatzeko helburuagaz. Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako teknikari eta politikariakaz batera antolatu dute. Ekimenak herriz herri izango dira, eta gehienetan izena aurretik eman beharra dago. Hala, apirilaren 28ra arte egongo da zabalik egitaraua, eta hainbat berbaldi, tailer, jaialdi eta martxagaz osatuko da. Argibide gehiagorako, 946 578 810 telefonora edo preven@uribekosta.org posta elektronikora jo daiteke.
Datozen egunotako egitaraua
Apirilak 8, barikua
- 18:00 Elkartasun-hozkailuaren proiektuaren aurkezpena, Plentziako Goñi Portalen.
Apirilak 9, zapatua
- 09:30 Plentzia, Barrika eta Gorlizko herri-ibilaldia, Plentziako udaletxetik. 3 eta 16 kilometroko ibilbideak. Ostean, yoga-tailerra.
- 10:00 Cycling Tech, Jauregizar plazan.
Apirilak 10, domeka
- 11:00 Sopela Sasoian, Jauregizar plazan.
Apirilak 12, martitzena
- 11:00 Erlaxazio-tailerra, 60 urtetik gorakoentzat, Plentziako Kristo enparantzan.
- 19:00 "Salud al natural" Aketza Sanchezen berbaldia Goñi Portalen.
Apirilak 13, eguaztena
- 17:00 Gurasoentzako tailerra: bullyinga, Lemoizko Urizarreko gelan.
- 17:30 Memoria hobetzeko gomendioak, Berangoko Nagusien Etxean.