Astrabuduko saioan Arrate Illaro algortarra, Paule Loizaga sopeloztarra eta Aitor Esteban itzubaltzetarra lehiatuko dira beste hiru bertsolariakaz.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Berrizko lehenengo saioa irabazi ostean, Peru Vidal leioaztarra jarri zen buruan, 178,25 puntugaz; Bermeoko saioaren ostean, ordea, Ander Elortegi dago lehenengo sailkapen orokorrean, 179,25 puntugaz.