Eguazten honetan, maiatzak 25, Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordea biltzekoa zen, 09:30ean, Eusko Legebiltzarreko 2. aretoan. Baina bilkura bertan behera utzi dute, bertoko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Erika Bilbao Barzenak eta 8/2013 sumarioan epaitutako beste hiru lagun batzordeagaz biltzekoak ziren; maiatzaren 17an hitzarmena lortu zuten akusazioagaz, espetxea saihesteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!