Hezkuntza  Sopela  Uribe Kosta 2016-05-25 16:52

Eskola publikoaren jaira joateko autobusa ipini dute Sopelan

Sopelako Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak autobus bat antolatu dute ekainaren 5erako, Hendaian ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaira bertaratu gura dutenentzat. “Emazu eskua” goiburuaren pean, irudikatu gura izan dute “elkarri eskua eta elkarri euskara emateak duen garrantzia gure hizkuntzaren etorkizunerako”, Sopelako Udalak zabaldu duenez.

Eskola publikoaren jaira joateko autobusa ipini dute Sopelan
Iazko edizioaren irudi bat. © EHIGE | Ikusi handiago | Argazki originala

Hori dela-eta, ekainaren 5ean, Hendaian euskara Ipar eta Hego Euskal Herriko ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazio-tresna izatea bilatu dute. Autobus-zerbitzua martxan jartzeko, gutxienez 15 pertsonak eman beharko dute izena. Inskripzio-epea hilaren 31ra arte egongo da zabalik. Interesdunek udaletxean, Sopelarinen, Kurtzion eta udal webgunean eman dezakete izena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa