Uribekostarrek bost talde izango dituzte arerio: Adizmi (Bizkaia), txapelketan estreinatuko dena; Gorabide (Bizkaia); Apdema (Araba); Atzegi (Gipuzkoa); eta Luberri (Gipuzkoa). Denera, 180 pertsona inguru aritu dira hiru mailatan bananduta.
Athletic Fundazioagaz batera, antolaketan jardun dute aipatutako elkarteek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak. Horiek guztiek Adimen Urriko Pertsonentzat Euskal Futbol Ligari eusten diote denboraldian zehar. Athletic Fundazioak nabarmendu duenez, "ekintza horiek adimen urriko pertsonak gizarteratzea dute helburu, baita kirolean eta parte hartzeko aisian sartzeko eskubidea ziurtatzea ere, emaitzatik baino haratago doan giro lasaian kirolaren balioak sustatuz".