Sokatiraren 640 kiloko txapela jokoan, Barrikan

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 17a, 21:03
Goiherriko kideak, iaz, 600 kiloko txapela jantzita. © GOIHERRI SOKATIRA TALDEA

Erandioko Goiherri sokatira-taldeak 640 kiloko kategoriaren txapela jokatuko du zapatu honetan, Barrikan, bertako jaietako programaren barruan. Tabernen ondoko landak hartuko du Lur-gaineko Euskadiko Sokatira-txapelketa horren finala, 17:30etik aurrera. Bertara, abantailagaz helduko da Goiherri A taldea (13,5 puntu), bigarrena den Laukizen Gaztedi Agaz (12,5 puntu) berdindu eta Martiartun irabazi ostean.

Goierriko jaietako deman, Laukizko talde nagusiak tiraldiak berdindu zituen erandioztarren lehenengo zortzikotearen aurka, baina galdu egin zuen Goiherri Bren aurka. Erabakigarria izan daitekeen abantaila eman dio horrek Goiherri A taldeari.

Erlazionatuak

Goiherri Martiartun lehiatuko da gaur

Iker Rincon Moreno 2016 eka 11 Erandio

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun