Uribe Kosta jaietan 2016

Itzubaltzeta eta Pinuetako jaiak heltzear daude

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 31a, 09:00

Abuztuaren 2an hasiko dira Itzubaltzeta eta Pinuetako jaiak.

Gaur, domeka, itzubaltzetarrek festa-abisua izango dute, jaiak martitzenean hasiko baitira. Herriko ostalariek, Erromo Truk kolektiboak eta Zasi-Eskola dantza-taldeak herria girotuko dute. Beraz, abuztuaren 2an emango diete hasiera Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako jaiei, eta ia astebete iraungo dute, abuztuaren 7ra arte, hain zuzen ere. Denbora tarte horretan, auzo horretara bertaratutako lagunek eta auzokideek hamaika jardueraz gozatzeko aukera edukiko dute, ohiko "Gaixoa ni, gaixoa ni, hurrengo urterarte ez da festarik" entzun baino lehen. 

Egitaraua

Uztailak 31, domeka

  • 09:00 Nekazaritza Azoka, Erromotruk-en laguntzagaz, Kalamua kalean.
  • 11:30 Tabernen arteko areto-futboleko finala, Gobela kiroldegian.
  • 12:00 Poteo ibiltaria, Zasi-Eskola dantza-taldeagaz.
  • 12:15 Pintxo-lehiaketa, tabernetan.

Abuztuak 2, martitzena

  • 10:30 Emakumezkoen Igel-toka Txapelketa, Ibar Nagusien Etxeak antolatuta.
  • 12:00 Aurre-txupinazoa, Pinuetako Cervantes plazan.
  • 12:30 Felix Arnaizi omenaldia, Ibaiondo kalean.
  • 12:30 Poteo alaitua, herrian zehar.
  • 15:00 Herri-bazkaria, Getxoko Etorkinen Plataformak antolatuta, Ibaiondo kalean.
  • 18:30 Aulkiak eta mahaiak batzea, Ibaiondo kalean. 
  • 19:00 Goitibeheren kontzentrazioa, txosnetan.
  • 19:30 Goitibeheren kalejira, herrian.
  • 20:00 Hirugihar-jana, Museo tabernak lagunduta, Butroe kalean.
  • 21:00 Goitibeheren igoera, Txistulariaren aldapan.
  • 22:30 Txistorra-jana, Gazte Enbatak antolatuta, Dolores Ibarrurin.
  • 23:30 Erromeria, Batek Daki taldeagaz, Dolores Ibarrurin.

Abuztuak 3, eguaztena

  • 11:30-14:30 / 17:30-19:00 Txiki-gunea eta Txu-txu trena, Santa Eugenia plazan.
  • 12:30 Edozein jaki egiteko sariketan izen-ematea, Cervantes plazan.
  • 14:30 Jakien aurkezpena, Cervantesen.
  • 16:00 Sari-emanaldia, Cervantesen.
  • 16:30 Kuadrillen arteko olinpiada, Cervantesen.
  • 18:00 Txosnen irekiera.
  • 18:00-20:00 Mirentxin kolektiboaren material-salmenta, txosnetan.
  • 18:30 Buruhandiak, Agurra dantza-taldeak antolatuta, herrian zehar.
  • 19:30 Pregoia eta txupina, Itzubaltzeta/Romoko ostalariakaz, Kolas plazan.
  • 19:45 Kalejira, Goloka eta El Despistek alaitua, herrian zehar.
  • 20:00 Erromoko Auzokide Elkarteak prestatutako burruntzi-pintxoak, txosnetan.
  • 20:00 Hirugihar-jana, Yanik tabernak lagunduta, Santa Eugenia plazan.
  • 20:30 Euskal dantza-erakustaldia, Zasi Eskolagaz eta Berantzagigaz, txosnetan.
  • 20:30 Los Timpanos taldearen kontzertua, Amalloa kalean, Azkena, Zer Nahi eta Caruso tabernek babestuta.
  • 21:30 Cloverwind taldearen kontzertua, Butroe kalean, Museo tabernak babestuta.
  • 22:00 Haur-zinema, Amaia etorbidean, Texas tabernak babestuta.
  • 22:00 Suzko zezena, trenbide-pasagunea zegoen tokitik.
  • 22:00 Transformismoa: Las Fellini. Ganeta plazan.
  • 23:30 Disko-festa, Kurloi, Mandarinas eta Serrutxo Doktorea dj-akaz, txosnetan.

Abuztuak 4, eguena

  • 11:30-14:30 / 17:30-20:30 Txiki-gunea, Santa Eugenia plazan.
  • 12:00 Trikitixa, herrian zehar.
  • 12:00 Txiki-olinpiadak, Itzubaltxikik antolatuta, txosnetan.
  • 13:00-15:00 Hirugihar-jana, La Mona tabernak babestuta, Gobelondo kalean.
  • 15:00 Preso eta iheslari politikoen aldeko bazkaria, Itzubaltzetako Txosna Batzordeak antolatuta, txosnetan.
  • 17:00-19:00 Kuadrillek playback lehiaketarako CDa eman behar dute kroserako izen-emate mahaian, Ganeta plazan.
  • 18:00 Giza-eskubideen aldeko eta dispertsioaren aurkako argazkia, Xake plazan.
  • 18:00 Haurrentzako disko-festa Puski eta Txurruski pailazoakaz, Ezekiel Agirre kalean, Branka kultur elkarteak babestuta.
  • 18:00-22:00 Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduaren material-salmenta, txosnetan.
  • 19:00 Presoen Lagunek egindako taloak, Gobelondo kalean.
  • 19:00 Erromoko Auzokide Elkarteak prestatutako burruntzi-pintxoak, Ganeta plazan.
  • 19:00-21:00 Txorizo-jana, Gobela tabernak babestuta, Gobelaurreko errotondan.
  • 19:30-21:30 Hirugihar-jana, La Mona tabernak babestuta, Gobelondo kalean.
  • 19:30 XI. Herri Krosa, Ganeta plazan.
  • 20:00 Harpa-kontzertua: Ameli Rodriguez (sopranoa), Elena Alkiza (sopranoa), Jose Antonio "Zurdo" (baritonoa) eta Cristina Sanchez (harpa), Txus Diharcek aurkeztuta, elizan.
  • 20:00 La Mara, Gus eta Sorayaren kontzertua, Kresaltxu kalean, Urdin tabernak babestuta.
  • 20:30 Bertso-saioa: Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue eta Beñat Vidal, Nahikari Ayo gai-jartzaileagaz, txosnetan.
  • 21:00 Txapel-jaurtiketa VI. Txapelketa, Amalloa kalean, Andros tabernak babestuta.
  • 21:00 Cafe Cubano taldearen kontzertua Amalloa kalean, Azkena, Zer Nahi eta Caruso tabernek babestuta.
  • 21:00 Mr. J Band kontzertuan, Gobelondo kalean, Bodeguilla, La Mona eta Arotza tabernek babestuta.
  • 21:00 Show Gaua: apar-jaia, Andeko Gomez, Mr. Kul, Paul Doser, Dj Mangas, Dj Imanol eta Serrutxo Doktorea Dj-akaz, Dolores Ibarruri plazan.
  • 22:00 Haurrentzako zinema, Amaia etorbidean, Texas tabernak babestuta.
  • 22:00 Amnistiaren aldeko kalejira, txosnetatik.
  • 22:00 Antzerki inprobisatua: "Pa ti pa mi!" (Kankaneo), Ganetan.
  • 22:30 Kontzertua: Urban eta Reincidentes, txosnetan.
  • 23:00 Mojito-diskoteka, Aurrezki Kutxa kalean, Basajaun eta Gure Etxea tabernek babestuta.
  • 23:30 "Jaiak feministak izango dira ala ez dira izango" goiburupeko manifestazioa, txosnetatik.

Abuztuak 5, barikua

  • 11:30-14:30 / 17:30-20:30 Txiki-gunea, Santa Eugenia plazan.
  • 12:00 Txistulariak, herrian zehar.
  • 12:00 Erretiratuen bazkaria, Ibar nagusien etxean.
  • 13:30 Muztio Rallya, txosnetatik.
  • 16:00 Txosnen arteko ur guda-dantza, Xake plazan.
  • 17:00 49. Poteo-rallya, Gobelaurreko errotondatik.
  • 18:00-20:00 Mirentxin kolektiboaren material-salmenta, txosnetan.
  • 18:30 El Despiste fanfarrea, herrian.
  • 18:30 Dantzaldia, Trio Amigos del Swing taldeagaz, Ganeta plazan.
  • 19:00 Herri-kirolak: Inaxio Perurena eta Getxoko herri-kirol taldea,  Maiatzaren Bata kalean.
  • 19:00 Txala-dastaketa. Jai-batzordeak antolatuta, Eusko Labelen babesaz, Maiatzaren Bata kalean.
  • 19:00 Presoen Lagunek egindako taloak, Gobelondo kalean.
  • 19:30 Hirugihar-jana, Urkizu kalean, Txiskales tabernak babestuta.
  • 21:00 Bertsolarien eta rap-kantarien arteko "oilar-borroka", Santa Eugenia plazan.
  • 21:00 Malvadillos taldearen kontzertua, Amalloa tabernan, Andros tabernak babestuta.
  • 21:00 Habana 537 taldearen kontzertua, Amalloa tabernan Azkena, Zer Nahi eta Caruso tabernek babestuta.
  • 21:00 VII. Kanalla Rock jaialdia, honako taldeakaz: Lomoken Hoboken, Southern Light, Longboards, No Nipples, Gran Matter, Rudy Mental eta hainbat dj. Santa Eugenia kaleko 23. zenbakian, Aratxu tabernak antolatuta.
  • 21:30 Condon Blues taldearen kontzertua, Gobelondo kalean, Bodeguilla, La Mona eta Arotza tabernek babestuta.
  • 22:00 Playback, Dolores Ibarrurin.
  • 22:30 Kontzertuak: Heisenberg eta Dos Tenores (Def Con Dos Rap System), txosnetan.
  • 23:00 Mojito-diskoteka, Aurrezki Kutxa kalean, Basajaun eta Gure Etxea tabernek babestuta.

Abuztuak 6, zapatua

  • 09:00-11:00 Putxeren VI lehiaketa. Izen-ematea, Ganeta plazan.
  • 10:30 Gizonezkoen Igel-toka Sariketa, Ibar Nagusien Etxeak antolatuta.
  • 11:00 Motor klasikoen kontzentrazioa, txosnagunean.
  • 11:00 Auto klasikoen kontzentrazioa, Santa Eugenia plazan.
  • 12:00 Haurrentzako marrazki-lehiaketa, Fotocopisteria Romoren laguntzaz, Gobelaurre parkean.
  • 12:00 Tritikilariak, herrian zehar.
  • 12:00 Erromoko Kantariak, herrian.
  • 12:00 Molto motorren lasterketa, Gobelaurre parkean.
  • 12:00 Parrilla-jana, Lope de Vega kalean, Ondategi Berria tabernak babestuta.
  • 12:30 Igel-toka txapelketa, Kresaltxu kalean, Koldo tabernak babestuta.
  • 13:00 Aerobica, txosnetan.
  • 13:00 IV. Txapelak Bat kantu-lagunak, Ganetatik.
  • 13:30 Txorizo-jana, Gobelondo kalean, Arotza tabernak babestuta.
  • 14:00 Amnistiaren aldeko txorizo-jana, txosnagunean.
  • 14:00 Putxeren aurkezpena. Jarraian, sari banaketa. Ganeta plazan.
  • 15:00 Palomero Eguna, etxe merkeetan.
  • 16:00 Mus-txapelketa ofiziala, Baga Higa tabernan.
  • 17:00 Tiragoma-lehiaketa, Ganetan.
  • 17:00 Disko-banaketa azoka, Santa Eugenia plazan.
  • 17:00-22:00 DubToki Itzubaltzeta sound system topaketa, honako taldeakaz: Watts Attack Sound System, Weepah Sound System eta King Burning Sound. Santa Eugenia plazan.
  • 17:30 Bunk3r Boxing taldearen boxeo-erakustaldia, Dolores Ibarrurin.
  • 18:00 Blue magoa, Santa Eugenia kalean, Jai Alai tabernak babestuta.
  • 18:00-22:00 Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduaren material-salmenta, txosnetan.
  • 18:30 Ezusteko proba, Itzubaltzeta Gaztetxeak antolatuta, Gobelondo kalean.
  • 19:00 Bertso-jira: Fredi Paia eta Jon Maia, Gure Etxea tabernatik.
  • 19:00 Dantzaldia, Duo Alaigaz, Ganeta plazan, Ibar Nagusien Etxeak babestuta.
  • Taloak, Kalamua kalean, Zer Nahi tabernak babestuta.
  • 21:00 XIX. Ska Reggae Jaialdia, honako taldeakaz: Chalwa Roots Reggae Band, Solo Banton, Dr Ring Ding, Backed by Freedom Street eta The Uppertones, txosnetan.
  • 21:00 Tekno-gaua, honako dj-akaz: David Mk, Koldo LC, Asier Varona, Tojeiro, Roderic Rodriguez, Serri eta G. Bordas. Dolores Ibarrurin.
  • 21:00 Kontzertua Ezekiel Agirre kalean, Branka kultur elkarteak babestuta.
  • 21:30 The Mercury Legend taldearen kontzertua, Gobelondo kalean, Bodeguilla, La Mona eta Arotza tabernek babestuta.
  • 22:00 Suzko zezen berezia, trenbide-pasagunea zegoen tokitik.
  • 23:00 Kurloi Ezkertiarraren Esnea Dj-a, Ganeta plazan.
  • 23:00 Mojito-diskoteka, Aurrezki Kutxa kalean, Basajaun eta Gure Etxea tabernek babestuta.
  • 23:59 Euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen aldeko kalejira, txosnetatik.

Abuztuak 7, domeka

  • 06:00 Alpargata pertsonaien topaketa, txosnetan.
  • 07:00 Tanga-lasterketa, Santa Eugenia kalean.
  • 07:00 Iturri-lasterketa, Santa Eugenia kalean.
  • 11:00 Puzgarriak, Santa Eugenia plazan.
  • 11:00 Zurrumurruen aurkako txokoa, Santa Eugenia plazan.
  • 12:00 Nagusien etxea ezagutzeko jardunaldia eta txistorra-jana.
  • 12:00 Tortilla Txapelketaren izen-ematea, Santa Eugenia plazan.
  • 12:30-14:30 Tortillen aurkezpena, Santa Eugenia plazan.
  • 14:30 Munduko dantzak, Santa Eugenia plazan.
  • 16:30 Plaza-dantza Cloverwind taldeagaz, Santa Eugenia plazan.
  • 17:30 Tortillen sari-banaketa, Santa Eugenia plazan.
  • 18:00 Bilbainadak: Los Txikis, txosnetan.
  • 19:00 Buruhandiak, Agurra taldeagaz, herrian zehar.
  • 19:00 Sardina-jana, txosnetan.
  • 21:00 Sari-banaketa, txosnetan.
  • 23:30 Gaixoa ni, El Despiste fanfarreagaz, herrian zehar.
  • 23:55 "Azken traka", Santa Eugenia plazan.
  • 23:59 Azken afaria eta playback-en bideoa, txosnetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun