Futbol-jokalariak, aurrera eta atzera

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 11a, 12:18

Isaac Aketxe aurrelari itzubaltzetarra denboraldi bi egin ditu Leongo Cultural futbol-taldeko elastikoagaz. © IRENE RODRIGUEZ - CULTURAL LEONESA

Hirugarren fitxaketa ezagutzera eman du Leioa futbol-taldeak; Santutxuko harrobian sortutako Eneko Undabarrena 23 urteko erdilariak indartuko du Sarrienako taldea. Bitartean, Pudencio Saez "Pruden" 21 urteko erdilari valentziarrak jokatuko du Arenas futbol-taldean. Azkenik, Isaac-ek, Ager Aketxe Athletic-eko jokalari itzubaltzetarraren anaiak, Albaceten jokatuko du 2016/2017 denboraldian, Bigarren B mailan.

Azkenik, Leioa futbol-taldeak eguaztenean, uztailak 13, ekingo dio 2016/2017 denboraldiari: 17:30ean, Javier Landeta presidenteak eta Igor Gordobil entrenatzaileak prentsa-aurrekoa emango dute Sarrienak; 18:30ean, entrenamendua egingo du lehenengo taldeak.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun