Uribe Kosta jaietan 2016

Rabua ondo prestatzen badakizue? Hona hemen aritu eta aditu urduliztarren gomendioak...

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 13a, 09:00

Urrezko ezteiak ospatu zituen pasa den zapatuan Txori Alaikoek antolatzen duten Urdulizko Rabu Egunak, 50. edizioa, alegia. Aurtengoa ekitaldi berezia izan da, ospatu beharrekoa!

Urduliztarrak buztan erregosia prestatzen zaleak eta adituak direla esan daiteke. Egun handia da urduliztarrentzat Rabu Eguna, eta 50. urteurrena modu ezin hobean ospatu zuten: txistulariak eta trikitilariak Urdulizko landan atzera eta aurrera ibili ziren giroa alaitzen; herriko Maria Asla Ugarte Amamari eta Pedro Celaya Eguren Aititari omenaldia egin zieten lehenengo, eta Txori-Alai elkarteko kide ohi zaharrenei, gero; herriko Iratxo Gorria dantza-taldeak erakustaldia eskaini zuen; Bizkaiko barrenatzaileen liga txapelketaz gozatzeko aukera egon zen bazkaldu aurretik... eta, arrastian, erromeria ere bai, Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariakaz.

Ezin aipatu barik utzi, aurkeztutako 81 lapikoetatik, aurtengo buztan erregosi onenen saridunak:

1.go saria: Mungiako Ehiza eta Arrantza txokoa (Iñaki Madariaga)

2. saria: Oscar Manzarraga (Armintza)

3. saria: Rancheritos (herrikoen kazuelarik onena)

4. saria: Lapiko 2 (Urduliz)

5. saria: La Basska ke Rie (Urduliz)

 

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun