Gorlizko eta Plentziako Euskara Agendaren udako azkenengo ekitaldia izango da biharkoa, hilaren 9koa: Aitor Gisasolak eta Fredi Payak egindako "Akabuko martxea" dokumentala ikusi ahal izango da PIE aretoan (Plentzia), 20:00etatik aurrera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!