Uribe Kosta jaietan 2016

Bihar abiatuko dituzte jaiak Santimamin

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 16a, 11:51
Guda Dantza talde uribekostarrak joko du eguaztenean. © GUDA DANTZA

Jaiak galtzeko arriskua bizi ondoren, bihar hasiko dira Santimami auzoko festak, Leioako eta Erandioko udalen parte hartzeagaz. Azken urteotan jaiak aurrera eroan dituen pertsonak lan-kontuak direla-eta ardura horri eutsi ezin ziola jakinarazi zuen pasa den uztailean. Erreleborik aurkitu ez zuenez, udaletara jo zuen.

Kontuak kontu, aurten, bederen, Santimamik festak izango ditu. Bihar, eguaztena, Santimami egun nagusia izango da eta etzi, eguena, Santimamitxu, umeen gustukoena.

Egitaraua

Abuztuak 17, astelehena

  • 11:00 Suziriak, kalejira eta umeentzako tailerrak eta ludoteka.
  • 11:30 Meza nagusia.
  • 12:15 Erandioko Udal Bandaren emanaldia.
  • 12:30 Nagusientzako mokadua.
  • 13:15 Txinberen txapelketa.
  • 17:30 Umeentzako tailerrak eta ludoteka.
  • 18:30 Idi-probak. Bertan lehiatuko dira Jose Luis Zarragaren (Arriaga auzoa), Juan Luis Ormaetxeren (Zamudio) eta Lañe Aurrekoetxea baserriko (Loiu) idiak.
  • 22:15 Guda Dantza taldearen kontzertua.

Abuztuak 18, martitzena

  • 11:00 Kalejira eta puzgarriak.
  • 11:30 Meza nagusia.
  • 13:00 Apar-jaia.
  • 13:15 Igel-toka txapelketa.
  • 14:00 Herri-bazkaria; txartelak txosnan bukatu arte, 12 euroan.
  • 17:00 Mus-txapelketa.
  • 17:00 Olgetan Solas kirol-jolasak sendientzat.
  • 19:00 Dj Xaibor.
  • 20:30 Txokolate-jana.
  • 21:30 Jaien amaiera.
Erlazionatuak

Santimamiko jaiak galtzear?

Iker Rincon Moreno 2016 uzt 11 Erandio   Leioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun