Abenduaren 17an, Bilboko Miribilla aretoan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final handia. Hiru finalaurreko jokatuta, honako zortzikote hau ariko da bertan: Jone Uria, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal. Final horri begira jarriko da "Hitzetik Hortzera" igandean.
Finalaurrekoetako onena:
Markina-Xemeinen, Basaurin eta Larrabetzun jokatu ziren hiru finalaurrekoak. Horietan 18 bertsolari aritu ziren kantuan. Saio horietako bertsoaldi onenak eskainiko ditu domekako "Hitzetik Hortzera" saioak.
Finalisten iritziak:
Finalaurrekoetako errepasoa egiteaz gain, zortzi finalisten hitzak ere bilduko ditugu domekako programan, eta txapelketan orain arte izandako sentsazioak eta finalera begira dauzkaten asmoak zein diren kontatuko digute.
Domekan ikusgai:
Hori dena eta askoz gehiago domeka honetan izango da ikusgai ETB1en, 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten ere aurkitu ahal izango duzue EITB Nahieran-en.