Langile bat hil da istripua izan eta bi astera

Lan-istripuak salatzeko oroigarria, Sopelan. © SOPELAKO UDALA

Pizzak banatzen lan egiten zuen 24 urteko gizon bat hil zen herenegun, urtarrilak 9, Gorlizen, banaketa egiten zebilela zirkulazio istripu bat izan eta bi astera, LAB sindikatuak salatu duenez. Gaztea (A.R.J.) Sopelako Mec Mec pizzeriako langilea zen, eta abenduaren 30ean izan zuen istripua. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute barikuan, urtarrilak 13, 12:30ean, Mec Mec pizzeriaren aurrean.

LABek babesa eta elkartasuna adierazi die senideei, eta istripua ikertzeko eskatu die Osalani eta Lan Ikuskaritzari, "eskuduntzen ikuspuntutik zirkulazio istriputzat hartuko badute ere".

Erlazionatuak

24 urteko gazte bat hil da Gorlizen, lan istripu baten eraginez

Erabiltzailearen aurpegia Gorliz Sopela

Herenegun, A.R.J. 24 urteko langilea laneko istripuz hil zen. Istripua pasa den abenduaren 30ean izan zen, eta ordutik hona oso larria egon da. Gor...

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun