Gomendioak
- Aterpe barik bazaude urrundu zaitez erlaitzetatik, hesietatik, arboletatik eta publizitate-hesietatik, eta kontuz ibil zaitez eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen ondoan bazaude.
- Bidaian bazoaz: ekidin itzazu errepide bidezko bidaiak, eta, edozelan ere, ibil zaitez kontu handiagoz.
- Itsasotik hurbil bazaude: urrundu zaitez hondartzatik eta haize gogorrak direla-eta sor litezkeen mareak eta uhinak hel daitezkeen lekuetatik.