Erabakitzeko eskubidearen aldekoek adierazi dutenez, azken urteetan Gure Esku Dago mugimenduak definitu dituen ildoei lotuta, Uribe Kostako herritar-talde "zabal eta askotarikoa" lanean dabil erabakitzeko eskubideak bere adierazpena izan dezan gure eskualdean: herri-galdeketa Uribe Kostan egiteko asmoz, Ados taldea sortu zuten 2016an. Horri esker, galdeketa egiteko sinadurak batu zituzten, "eskualdeko biztanleriaren %12 eskuratuz", zehaztu dute. Era berean, 30 laguneko lan-batzordea osatu dute, prestatzeko herri-galdeketa: egun berean egingo da eskualdeko herri gehienetan, hau da, Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen.