Markina-Xemeingo kultur aretoan jokatu zen BBK Sariketaren 4. kanporaketa, martxoaren 21ean; Lea-Artibai eta Uribe Butroe taldeen artean, eta Uribe Butroek batu zuen puntu gehien.
Esan bezala, bigarren finalaurrekoa Uribe Kostak eta Uribe Butroek jokatuko dute, martxoaren 28an, Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan, 12:00etan.
Martxoaren 31n jokatuko da finala, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.