Umeen transexualitateari buruzko ikus-entzunezko material didaktikoa aurkeztuko dute gaur

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 4a, 17:22

"Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" ikus-entzunezko material didaktikoa lehendabiziko aldiz aurkeztuko da gaur, hilak 4, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian.

Aurre-estreinaldia "Transexualitatea adin txikikoen artean" saioaren baitan egingo da, 19:00etan Victoria Eugenia Antzokian, "Just a normal person" film suediarraren proiekzioaren ostean. Jarraian, gaiaren inguruko solasaldian izango dira Izaro Antxia, Gehituko transexualitate arloko arduraduna eta Aingeru Mayor sexologoa eta Chrysallis Euskal Herria taldeko presidentea.

Chrysallis Euskal Herriak euskaraz eta gaztelaniaz egindako 8 minutuko ikus-entzunezko muntaia hori nazioartean aitzindaria da, izan ere, haurren transexualitatea ikasgeletan lantzeko egin den lehendabiziko ikus-entzunezko materiala da.

"Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" laster jarriko da eskuragarri internet bidez, dagoeneko 8 hizkuntzatan dauden “"Neskak eta mutilak, identitatea eta gorputza" fitxa didaktikoakaz egin zen bezala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun