Herri-kontsultak Uribe Kostan

Uribe Kosta Ados taldearen eragileak emaitzagaz "pozik" agertu dira, baina parte-hartze handiagoa espero zuten

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 8a, 00:20
Neskato bat amaren botoa hautetsontzian sartzen, Gorlizen.

Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen antolatu dituzte maiatzaren 7an erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketak. "Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?" galderari erantzuteko, Uribe Kostako sei herri horietako 25.512 herritar egon dira botoa ematera deituak, eta 5.007 lagunek bozkatu dute, hau da, %19, 62ak. 4.807 baiezko botoak izan dira, eta 150 ezezkoak. Hona hemen eguneko datuak.

Gure Esku Dago ekimenaren Uribe Kosta Ados taldeak agerraldi bateratua egin du Sopelan, herri-galdeketaren gaineko ondorioak azaltzeko. Emaitzagaz "pozik" agertu dira, parte-hartze handiagoa espero bazuten ere. Sei herriotako parte-hartze handiena Lemoizen izan da, ia %40. 

Azpimarratu dutenez, gaurko ekimenagaz "bidea hasi baino ez da egin", baina "atzera bueltarik gabekoa" dela ziurtasunez aldarrikatu dute. "Bihotz-bihotzez, parte hartu duten uribekostar guzti-guztie, haietako bakoitzari, eskerrik beroena, besarkarda bana" helarazi diete, eta "abian dabilen prozesua geraezina da" esanez amaitu dute agerraldia, txalo artean. 

Datuak, herriz herri

Barrika

Botoa ematera deituak: 1.240 herritar

Parte-hartzea: %24,19

Boto-kopurua: 301

Baiezkoak: 284

Ezezkoak: 13

Zuria: 1

Baliobakoak: 2

kontingentzian 1

Gorliz

Botoa ematera deituak: 4.768 herritar

Parte-hartzea: %17,76

Boto-kopurua: 847

Baiezkoak: 824

Ezezkoak: 19

Zuriak: 3

Baliobakoa: 1

Lemoiz

Botoa ematera deituak: 1.041 herritar

Parte-hartzea: %39,09

Boto-kopurua: 407

Baiezkoak: 396

Ezezkoak: 9

Zuria: 1

Baliobakoa: 1

Plentzia

Botoa ematera deituak: 3.781 herritar

Parte-hartzea: %16,72

Boto-kopurua: 632

Baiezkoak: 616

Ezezkoak: 14

Zuria: 1

Baliobakoa: 1

Urduliz

Botoa ematera deituak: 3.566 herritar

Parte-hartzea: %20,55

Boto-kopurua: 733

Baiezkoak: 697

Ezezkoak: 28

Zuriak: 5

Baliobakoak: 3

Sopela

Botoa ematera deituak: 11.116 herritar

Parte-hartzea: %18,78

Boto-kopurua: 2.088

Baiezkoak: 1.990

Ezezkoak: 67

Zuriak: 23

Baliobakoak: 8

Oso-osorik, Uribe Kostako Gure Esku Dagoren adierazpena:

Oraintsu mundu osoko komunikabideetan Macron eta Le Pain dira lehen berria. Aitzitik, Euskal Herri txikiko 52 txokotan, horietako bat Uribe Kosta eta gure eskualdeko 6 herritan, Gure Esku Dago mugimenduak antolatu duen Erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa ez da berria izango inongo komunikabide “inportantean”.

Baina hemen gaude, Erabakitze eskubidea erreibindikatzen, Euskal Herriaren geroa euskal herritarron eskuetan egon behar duela eske, adieraziz. Maratoi luze honetan, Kataluniako Lluis Llach abeslariak kantatu zuen “Viatge à Itaca” haren antzera, Uribe Kostako herritar asko dira eta gara bidaide.

Une honetan, bihotz-bihotzez, parte hartu duten uribekostar guzti-guztiei, haietako bakoitzari, eskerrik beroena, besarkada bana egun honetan.

Gaurko egunean, Uribe Kostako 6 herriotako 5.007 herritarrok erabakiaren bidean atzera bueltarik gabeko urratsa egin dugu. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 52 herrietako lagun askok ere demokraziaren eta herritarron burujabetzaren aldeko jarrera azaldu eta Euskal Herriaren geroa herritar guztion partaidetzaz eraiki nahi dugula erakutsi dugu. Pozik gaude eginiko lanarekin eta emaitzekin.

Honen ondoren nabarmendu nahi ditugu galdeketa egitea bera eta honen balorea, herritarrok proposatu zaigun galderarekiko iritzia emateko aukera izan baitugu. Denon artean, urratsa emateko baldintzak sortu egin ditugu. Guretzat hau da inportanteena, Euskal Herriaren etorkizuna edozein arlotan inongo zalantzarik gabe euskal herritarron eskuetan jarri behar dela, ezin dela eraiki denon herria herritarron partaidetza zuzenik gabe.

Ahalegin handia egin da, sentsibilitate eta pentsaera anitzeko pertsona askoren bilgune eta elkarlanerako erreferentzia bihurtu da Gure Esku Dago eskualde honetan. Honelaxe izan da eta halaxe nahi dugu jarraitu gerora.

Etapa bat burutu dugu gaurkoan, 5.007 herritarrok haren konfiantza erakutsi digute, erakutsi diguzue. Mila esker berriz ere. Pixkanaka aniztasunaren, partaidetzaren, elkarlanaren eta konfiantzaren altxorra joan gara pilatzen. Gure artean geratu daitezela, datozen hiletan egin behar ditugun urrats berrietarako eragile.

Aurrera eta animoa. Abian dabilen prozesua geraezina da. Eskerrik asko denoi.

Sopelan, maiatzaren 7an

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun