Eskualdeko sei herritan erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketa egin ostean, Uribe Kostako udalerri denak batu egingo dira eta mosaiko erraldoia egingo dute zapatuan, hilaren 27an, Algortako Portu Zaharrean; eskualdeko Gure Esku Dagoren talde denek bat egingo dute mobilizazio horretan. Jakinarazi dutenez, mosaikoan galdera-ikur bat irudikatuko dute. Hitzordua 12:00etan ipini dute, Portu Zaharreko beheko zelaigunean, eta horretan parte hartzera dei egin dute. Horregaz batera, ekainaren 10ean Bilbon egingo den aldarrikapen-egunera joateko deialdia egin gura dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!