Horren ostean, trikiti-soinuagaz alaitutako kalejira egingo dute auzoan zehar. Suaren aurretik txistorra eta txokolatea banatuko dute. 21:00ak aldera, berriz, San Juan sua isiotuko dute. Bien bitartean txalapartariak izango dira gaua girotzen.
Aurten, San Juan bezpera barikua izanda, ospakizuna luzatuko dute eta, suaren ostean, Manu Urzay abeslari gorliztarra izango da bertaratutako denak dantzan ipintzeko.