Testuan, unibertsitateak gogorarazi du "zorigaiztoko istripuak" bizia kendu diela EHUko ikasle ohi biri: M.L.S.-ri eta I.A.L. 27 urteko emakume gorliztarrari. Horren aurrean, "EHUko komunitate osoak nahigabea agertu" du gertakari tamalgarri horrengatik eta bi familiei elkartasuna adierazi die. Istripu berean, EHUKo gaur egungo ikasle bat, A.H.C., zauritu zen. Euskal Herriko Unibertsitateak laster sendatzea espero du, eta familiaren eskuko jarri da.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun