Aldundiak 162.000 euro erabiliko ditu eskualdeko 8 udalerritan gazte-enplegua sustatzeko

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 18a, 20:02

Zenbait gazte Leioako Behargintzan. © LEIOAKO UDALA

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak "Udal Gaztedi Uribe Kosta" hitzarmena onetsi du gaur goizean. Hitzarmen hori Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko udalakaz sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Gazteen artean enplegu, ekintzailetza, osasun eta ongizate arloko jarduerak sustatzeko, 162.676 euro bideratuko dituzte. Pasa den ekainean, Erandioko Udalagaz sinatu zuen akordioa Aldundiak.

Uribe Kostako hitzarmenak 2019. urte arteko iraupena du, eta 2016. urtean Gaztedi Bizkaia 2020 foru egitarauaren barruan sinatutako konpromisoa berritzera dator.

Aipatutako zortzi udalerri horietako 9.041 gazte izango dira onuradunak, gazteei kalitatezko prestakuntzako hainbat jardueratan. Modu berean, "enplegua, ekintzailetza eta ongizatea sustatzeko eta lan-merkatuaren joeretara egokituko jardueren onuradunak" ere izango dira, Ahaldun Nagusiaren Kabineteak zabaldu duenez.

Gaur onetsi den hitzarmen horregaz dagoeneko 11 dira sinatutako hitzarmenak, berez aurrez ikusitakoak guztira 12 badira ere. Apirilean, Busturialdea, Enkarterri, Lea-Artibai, Meatzaldea, Mungialdea eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdetakoak sinatu ziren; eta ekainean Arratia, Durangaldea, Ezkerraldea eta Txorierrikoa. Azekn horretan Erandioko Udalak parte hartzen du. Besteak beste, Getxoko Udalagaz hitzarmena sinatzea falta zaio Aldundiari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun