Kultura  Erandio  Leioa 2017-08-15 10:37

Santimami eta Santimamitxu egunak, eguenean eta barikuan

Leioaren eta Erandioren artean dagoen Santimami auzoko jaiek badute egitaraua. Abuztuaren 17an eta 18an ospatuko dituzte festak, Santimami eta Santimamitxu egunetan, hurrenez hurren, egunean eta barikuan, hain zuzen ere. Egitaraua, berton:

Abuztuak 17, eguena, Santimami Eguna
11:00 Txupinazoa.
11:00 Umeentzako tailerrak eta ludoteka.
11:15 Kalejira.
11:30 Meza nagusia.
12:15 Erandioko Udal Bandaren kontzertua.
12:30 Lunch-omenaldia auzoko amama-aititentzat
13:15 Txinbera-txapelketa.
17:30 Umeentzako tailerrak eta ludoteka.
18:30 Idi-probak.
22:15 Kontzertua + DJ baten emanaldia
 
Abuztuak 18, barikua, Santimamitxu Eguna
11:00 Kalejira.
11:00 Puzgarriak.
11:30 Meza nagusia.
13:00 Bitsaren jaia.
14:00 Herri-bazkaria.
17:00 Mus-txapelketa.
19:00 Xaiborren disko-festa.
20:30 Txokolate-jana.
22:15 DJ baten emanaldia.

2017/08/17 - 2017/08/18

Santimami | Leioa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa