Aurten KAE1 ligan lehiatzeko txartela lortu zuen Arkotek iaz, eta mailari eustea lortu dute Plentzitarraren arraunlariek, denboraldi luze eta lehiakorraren ostean. KAE1 Ligako 1. Taldearen azkenengo norgehiagoka jokatu zuten atzo, Bilbon; zazpigarren lotu zen Arkote-Helvetia, Orio B (11. postua) eta Portugalete (9. postua) atzean utzita.
Hala, 6 puntu lortu zituzten Arkotekoek, eta, ondorioz, Sailkapen Orokorreko 9. postua bermatu zuten, 59 puntu batuta; Orio B 10. lotu da (55 puntu); azken aurreko postuan sailkatu da Portugalete (49 puntu), eta, azkena, Hondarribia (16 puntu).
Horrenbestez, mailari eusteko playoffik ez du jokatu beharko Arkotek; Orio eta Portugalete lehiatuko dira jaitsierako playoffean; Hondarribiak maila galdu du.
Donostiarrak irabazi zuen atzoko Bilbo Hiria XL Ikurriñaren estropada, baita KAE1 liga ere. Santurtziren aurka lehiatuko da mailaz igotzeko playoffean, datorren urtean Traineru Kluben Elkartearen (ACT) ligan arraun egiteko.
KAE1 sailkapen orokorra:
1. Taldea Sailkapena
Elkartea |
Puntuak | |
---|---|---|
1. | DONOSTIARRA | 178 |
2. | SANTURTZI-IBERDROLA | 154 |
3. | LEKITTARRA-ELECNOR-BM | 128 |
4. | ZUMAIA | 122 |
5. | GETARIA | 121 |
6. | DEUSTO-BILBAO | 114 |
7. | ZARAUTZ-NAVASCAL | 105 |
8. | SDR PEDREÑA | 69 |
9. |
ARKOTE-HELVETIA |
59 |
10. | ORIO-BABYAUTO | 55 |
11. | PORTUGALETE-MENDEURRENA | 49 |
12. | HONDARRIBIA | 16 |