Uda sasoia amaitzear dago, eta horregaz batera herrietako jaiak. Oraindino badago zer ospatu, baina daborduko atzean utzi ditugu udalerrietako jai jendetsuenak. Hamaika izan dira horietan bizi izandako momentuak eta kantatzeko, dantzatzeko, maitatzeko, barre egiteko eta jolasteko uneak egon dira, besteak beste. Hala, gauza horiek denak akorduan izateko berriro, Uribe Kostako festa nagusietan grabatutako bideoak dakarkizuegu. Mapan bertan grabatutako jai denen bideoak daude; aukeratu ikusi gura duzuena eta goza ezazue!