EAko hondartzari dagokionez, jasotako uraren laginek adierazten dute araudiak ezarritako mugetatik gorako parametro fekalak daudela oraindino; hori dela eta, bertoko uretan ez bainatzea gomendatu dute.
Datorren 72 orduetan, beste lagin bat aztertuko da EAko hondartzan, bertako uraren kalitatea ziurtatzeko. Adierazleek normaltasuna erakutsi bezain laster, uraren kalitatearen eta bainatzeko gomendioen berri emango dute arduradunek.