Herri-kontsultak Uribe Kostan

Azaroaren 5eko herri-galdeketetan parte hartzeko botoa aldez aurretik eman daiteke egunotan

Iker Rincon Moreno 2017ko urr. 24a, 16:59

Getxoko 150 gizon-emakume inguruk datorren azaroaren 5eko herri-galdeketan parte hartzeko deia egin zuten Algortako Portu Zaharrean.© GED

Azaroaren 5ean, erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketak antolatuko ditu Gure Esku Dagok eskualdeko lau herritan: Berangon, Erandion, Getxon eta Leioan. Hori dela eta, hautetsontziak kalera atera eta botoa emateko hainbat leku ipiniko dituzte egun horretan lau udalerrietan. Hala ere, azaroaren 5ean botoa ematera hurreratu ezin izango direnek aldez aurretik bozkatu ahal izango dute egunotan.

Botoa eman ahal izango dute 16 urtetik gorakoek, aurkeztuz gero NANa, pasaportea, EHNA (errolda ziurtagiriagaz), gidabaimena edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakia.

Gaur artean herri-galdeketa antolatu duten herrietatik handiena izango da Getxo; "zalantzarik gabe, olatu honetan salto kualitatibo garrantzitsua", adierazi du GEDk. Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herritako 160.000 biztanlek erantzun ahal izango diete GEDk egindako galderei egun horretan.

Joan den zapatuan, hilaren 21ean, Getxoko 150 gizon-emakume inguruk datorren azaroaren 5eko herri-galdeketan parte hartzeko deia egin zuten Algortako Portu Zaharrean.

Boto aurreratua

Berango

  • Urriak 24 eta 25. 12:00etatik 14:00etara, Frontoiaren inguruan.
    Urriak 26 eta 27. 19:00etatik 21:00etara, Frontoiaren inguruan.

Erandio

  • Urriaren 23tik azaroaren 4ra. Martitzen, eguazten eta barikuetan: 19:00-21:00 eta zapatuetan 11:00-13:00, Gure Esku Dagoren Altzagako lokalean.
  • Urriaren 23tik azaroaren 4ra. Astelehen eta eguenetan: 19:00-21:00 eta zapatuetan 11:00-13:00, Gure Esku Dagoren Astrabuduko lokalean.

Getxo

  • Azaroaren 4ra arte (egun hori barne). Algortako Gure Esku Dagoren lokalean. Astelehenetik barikura: 12:00-14:00 eta 18:30-20:30. Zapatuetan: 12:00-14:00.
  • Urriaren 30etik azaroaren 4ra (biak barne). Itzubaltzeta/Romoko elizaren arkupeetan. Astelehenetik barikura:
  • 11:00-13:00 eta 18:30-20:00.
  • Zapatuetan: 11:00-13:00
  • Urriak 23 eta 24. Aixerrota BHI, 11:00-11:30 eta irteera orduak.
  • Urriak 26 eta 27. Artaza-Romo BHI,
  • 11:00-11:30 eta irteera orduak.
  • Urriak 30 eta 31. Julio Caro Baroja BHI eta Fadura GLHBI, 11:00-11:30 eta irteera orduak.

Leioa

  • Eguenero, azaroaren 2ra arte.
  • Gure Esku Dagoren lokalean, 11:00-14:00 eta 18:00-20:30.
  • Urriaren 21ean, zapatuan.
  • Pinuetan, Drogas Anton dendaren aurrean, 12:00-15:00.
  • Urriaren 28an, zapatuan.
  • Boulevardean, 12:00-15:00 eta 18:00-20:30.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun