Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskarari gorazarre egiteko askotariko ekitaldiak antolatu dituzte Gorlizen eta Plentzian

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 1a, 10:45

Ikus-entzunezko ekitaldia eskainiko du musika-taldeak, zapatuan, Gorlizen. © Enekora

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna denez, egunotan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Plentzian eta Gorlizen. Ekitaldiak zapatuan hasiko dira, Enekora taldearen kontzertu biziagaz. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Gorlizko Eliz enparantzan.

Egitaraua

Abenduak 2, zapatua

  • 19:00 Enekora taldearen kontzertu bizia, dantzak eta proiekzio bisualak, Gorlizko Eliz enparantzan.

Abenduak 3, domeka

  • Goiz osoan Dantza-plaza, Plentziako Eliz plazan, Itsaseder eta Plentziako dantza-lagunak dantza-taldeen ekimenez.
  • Ondoren Herri-bazkaria, Gorlizko Eliz plazan. Horretan izena emateko aldez aurretik egitea beharrezkoa zen. Bazkariaren prezioa 10 eurokoa da.
  • 17:00 Familia osoarentzako "La familia Toronbole" antzezlana, Gorlizko Eliz plazan.

Abenduak 4-15

  • ArgiHizkiak lehiaketaren erakusketa ikustea aukeran egongo da Plentziako Goñi Portal kultur etxean. Erakusketa osatzen dute Uribe Kostako 10 argazkilarik proposatutako irudi banak eta horiek oinarri dituzten lehiaketara aurkeztutako testu labur eta labur-labur onenek.

Abenduak 15, barikua

  • 19:00 Bertso-jira musikatua, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariakaz, Plentziako Eleiz plazatik abiatuta.

Abenduak 16, zapatua

  • 18:30 "Kutxaka: ipuinak eta marrazkiak" euskarazko ipuin kontalaria, Sertutxena kultur etxean.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun