Agate Deunaren koplak baserriz baserri abestuko dituzte domekan

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 3a, 12:36

ALBEko eta Lauaxetako kideak, 2010ean.

ALBEko bertsolariak eta Lauaxeta AEK-ko kideak abestera aterako dira domekan, Agate Deunaren bezperan, eskualdeko beste talde asko legez. Santa aitzakiatzat hartuta, Algorta eta Getxo inguruko baserriz baserri ibiliko dira egun osoan, ohiturak agintzen duen gabonsaria, aginaldoa, baserritarrei eskatzen.

"Oles ta oles, oletan / Nor dabil ordu honetan? / Bertsozaleok, alkar hartuta / bazterrak inkomodetan" abesteagaz batera, beste urte batez ekingo diote usadioa berreskuratzeari. 2009an, 40 urte baino gehiagoz galdutako ohitura hori berriro finkatzea erabaki zuten, eta ahal da ordutik, ahots lirain eta zatarrez. Hamaika kilometroko ibilbidea egiten ohi dute, Berango, Getxo, Erandio, Algorta eta Leioako baserritarrak agurtzen, Uribe Kostako udalerrietako muga bihurrien alde batetik bestera.

Domekako egitaraua

  • 09:00etan Lauaxeta euskaltegian, Larrañazubiko baserrietatik buelta egiteko.
  • 15:00etan bazkaria, Gure Tokin (Salsidu kalean).
  • 17:00etan Bentan, Getxoko baserrietatik buelta egiteko.
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun