Saio bakoitzean eguneroko gai bana landuko da: otorduak, parkean jolastea, eskola, bainu-ordua, oheratzeko unea...; nagusiek tailerrean ikasitakoa etxean erabili ahal izango dute. Tailerrak zapatuetan izango dira eta ordu bete iraungo dute; lehenengo zatian ipuin kontaketa egingo dute eta bigarrenean, tailer praktiko bat. Saioa amaitutakoan nagusiek etxera eramango dute ikasitakoa biltzen duen materiala. Heldu bakoitza gehienez ume bigaz joan ahal izango da; parte hartzeko umeek 4-8 urte bitartean izatea gomendatu dute antolatzaileek. Lekuak mugatuak izango dira, eta izen-ematea Internetez egin beharra dago, tailer bakoitzaren aurreko astelehenera arte. Hala, leku denak betez gero zozketa egingo dute.
Argibide gehiagotarako Erandioko Udal Euskara Zerbitzura jo daiteke: euskara@erandio.eus edo 944 890 128.
Lehenengo tailerrak
Martxoak 3, zapatua
- 17:30 "Euskararen Musika" tailerra, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.
Martxoak 10, zapatua
- 17:30 "Eta gaur, zer jango dugu?" tailerra, Altzagako ludotekan.
Martxoak 17, zapatua
- "Txondatatxondai dibertsio eta jai" ume-dantzaldia, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.