Gutxika-gutxika normaltasuna bueltatu da eskualdera

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 28a, 16:36

Bideak zabaltzeko lanean ibili dira Getxoko langilean goizean goizetik.

Goizean goiz elurra mara-mara bota du eskualde osoan. Hala, egunean zehar askotariko eraginak izan dira garraio-zerbitzuetan, hala nola Metro Bilbaon eta Bizkaibusean. Eskola ugari ere itxita egon dira. Dena dela, egunak aurrera joan ahala, atertu, tenperatura igo eta normaltasunera bueltatu da dena.

Getxon, berbarako, ibilgailuen zirkulazioa normaltasun osoz dabil orduotan kale gehienetan eta udal-zerbitzuak kaleak uragaz garbitzen ari dira, oinezkoentzat.

Getxo Kirolakek aditzera eman du arratsaldean normaltasunez izango direla ikastaroak, baten bat edo entrenamenduren bat izan ezik. Bestalde, Andres Isasi Musika Eskolak ere normaltasuna berreskuratu du arrastiko 15:00etan, Areetako zein Algortako egoitzetan.

Bestalde, udalerriko igogailu bertikal eta inklinatu guztiak funtzionamenduan daude eta Salsiduko eta Bidezabalgo arrapalak garbitzen ari dira, ahalik eta lasterren martxan jartzeko, elur guztia kendu eta bere funtzionamendua aztertu ondoren.  TAO zerbitzua 16:00etatik aurrera dago indarrean berriro.   

Udaltzaingoaren arabera, goizean zehar ez da erorketa larririk izan Getxo udalerrian.  

Leioako EHUren campusak ere eskolak berreskuratu ditu, 15:00etara arte horiek denak bertan behera utzi ondoren.

Goizeko irudiak, argazki-galerian:

Elurra Uribe Kostan 2018 Otsaila

Erlazionatuak

Alerta laranja ezarri dute elurragatik

Iker Rincon Moreno 2018 ots 27 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun