Urdulizko Udalak omenaldia egin zien atzo iluntzean Gaztedi sokatira-taldeagaz munduko txapelketan dominaren bat lortu duten lau urduliztarrei. Hala, Ainhoa Ortega, Aitor Zabala eta Aitor Ugarte urduliztarrek eta Urdulizen bizi den Itziar Ansoleaga algortarrak Javier Bilbao alkatearen goraipamen-berbak jaso zituzten, egindako balentriagatik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!