Ondarroako saio biak gaztetxean jokatu ziren, 12:00etan eta 17:30ean, hurrenez hurren. Peru Vidal leioaztarrak lortu zituen puntu gehien goizeko kanporaketan: 179,5 puntu. Arrate Illaro Etxebarria eta Unai Mendiburu Valor getxoztarrek bigarren eta laugarren postuan lotu ziren, 178,5 eta 165 puntugaz, hurrenez hurren.
Arrastiko saioan, aldiz, Txaber Altube abadiñoarra izan zen irabazlea, 185,50 puntugaz; bigarren postua Inazio Vidal Gurrutxaga leioaztarrarentzat izan zen, 172 puntu lortu ondoren.
Hurrengo saioa zapatuan, apirilaren 28an, jokatuko da, Gautegiz-Arteagako kultur etxean. Itxaso Paia Ruiz eta Maider Barañano Uribarri getxoztarrak egongo dira bertsolarien artean.