Udaberrian Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak abian ipinitako egitasmoa da Euskararen Kriseilua, eta eskualdeko sei ikastetxek parte hartu dute. Egitasmoaren dinamizazioa eta antolakuntza Euskaltzaleen Topaguneko kideen eskuetan dago.
Antolatzaileek adierazi dutenez, "Euskararen Kriseilua etxez etxe doan sua da; aldatu ahala euskararen garra piztuta izateko ardura partekatu nahi dugu. Sua zaintzeaz gain, familiek beren hizkuntza ohiturak aztertzen dituzte".